XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¡Ayen eliku latza! ¡Gogo-aurrerantzeko lleba ta garra zeñen azkarr zuten.
¡Zeñen gogorr, giriñak ezteko, ayen burruka!... Zeñen uts ta arrtez Yainkoaganontz euki zuten asmoa! Egunez lanean, eta gabez otoi luzetan ziarduten, lan-arrtean bertan gogo-otoirik iñoiz ere uzteke.
3. Aldi osoa onaurkiz zerabilten; Goikoagana yotzeko, asti oro laburrak zeritzazkieten.
Soña azteko bearra ere, sokun-ezti yoritsuagatik atzendu oi zuten.
Ogasun, aundikigo, dedu, aizkide ta aide oro asagotzen zituzten: lurrekotarik ezer ez zuten euki nai; bizitzarako bearr dana ere ozta arrtzen zuten; soinsorozkuna, bearr zanean ere, gogait zitzayen.
Lurreko ogasunez landerrak ziran; baña barrnetik eskarrez eta zindotasunez aberatsak.
Azaletik nogarroñak ziran; baña barrnetik Yainko-eskarr ta siratzsez aseak.
4. Gizabarrentzat arrotzak, Yainkoarentzat, ordea, urrengo ta nabasiak ziran.
Beren begitan ezer ere ez ziran, ta gizarrtean nardagarriak; Yainkoaren aitziñean, ostera, bikañak eta kutunak.